Terapia aurreratuak

Droga berriekin saiakuntza klinikoak egiteko sortu da, bereziki I. Faseko azterketak egiteko.

Saiakuntza klinikoak I. Fasean daudenean, horrek esan nahi du pertsonekin erabiltzeko lehen faseetan daudela. Hortaz, azterketa horiek egiterakoan paziente horiek oso zorrotz kontrolatu behar dira, ustekabeko toxikotasunak atzemateko.

I. Faseko azterketak edo saiakuntzak oso paziente gutxirekin egiten dira. Horrelako saiakuntza batean parte hartzen duenak botika ia sortu berritan hartzeko aukera dauka; izan ere, botika horiek denbora luzea beharko dute gero gaixoentzako ohiko tratamenduen artean sartzeko.

I. Faseko azterketak urriak dira, eta ongi hautatutako zentro batzuetan baino ez dira egiten.

Gure zentroko Terapia Aurreratuen Unitatean kontsulta eskatzen baduzu, zure kasua zehatz-mehatz aztertuko dugu, eta, jarraian, I. Faseko azterketa zuretzat alternatiba egokia den edo ez jakinaraziko dizugu, eta informazioa emango dizugu Onkologikoan zein minbizia tratatzen duten beste zentro batzuetan abian diren I. Faseko azterketen edo antzeko saiakuntza klinikoen inguruan.