SPRIk E-MIXen garapena babesten jarraitzen du pazienteen entsegu klinikoetara sarbidea hobetzeko.

Onkologikoak lideratzen duen proiektu hau, SPRI HAZITEK programaren barruan dago, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasuneko gastuen aurrekontuarekin eta Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsekin (EGEF) finantzatua dago. Ibermática, BIOEF, Biodonostia eta Biocruces-ekin batera partzuergoa osatuz, E-MIX-ek Euskal Autonomi Erkidegoan onkologia klinikoaren ikerketa klinikoaren egoera aldatzeko beharra azpimarratzen du. Lankidetza estrategiari lehentasuna emanez, E-Mix-en bitartez, Onkologikoak gaixoaren tratamendu sistemikoa eta entsegu klinikoen eskaintza ospitale sare batean lotuko dituen tresna informatiko baten sorrera lideratuko du. Hasiera batean, Osakidetzako pazienteei zuzendutako zentroetan garatuko da produktu hau, ondoren, Ospitale Kudeaketako beste zentru batzuei salduko zaielarik. Sistemak pazienteentzako ikerketa klinikoko eskaintza sustatuko du pazienteak tratamendu berri bat hasi behar duenean, onkologoari iritsiko zaion alerta baten bitartez. Hau gertatzen denean, E-MIX sistemak, onkologoari paziente jakin horrentzat Osakidetzako zentro batean egon daitezkeen entsegu kliniko guztien aukerak azalduko dizkio, eta ikerlari arduradunarekin harremanetan jarriko du.

Euskara