Pazientearen informazio molekularreko programa

Gaur egun, minbiziaren aurkako borrokan, tratamendu berriak edukitzea garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua da diagnostikoak egiteko bitartekoak garatzea, horrek ahalbidetuko digulako paziente bakoitzarentzat tratamendu onena zein den jakitea.

Onkologikoan, gure inguruneko teknologia-enpresekin elkarlanean, diagnostiko-txip berria garatzen ari gara, eta horrek, tumoreen ezaugarri genetiko eta molekularrak oinarritzat hartuta, aukera emango digu jakiteko zer paziente motak jaso ahal izango duen botika garatu berrien araberako tratamendua.

Gaur egun ikerketa da programa horren xede bakarra, eta beraz pazienteek ezin dute programa horretatik zuzeneko onurarik atera. Nolanahi ere, programa hori lagungarri izan daiteke pazientea zer saiakuntza klinikora bideratu behar dugun jakiteko, eta pazienteari zer botika berri komeni zaizkion zehazteko.

Programa hori une honetan zertan den jakiteko eta zuk programa horretan parte hartzeko aukera ote duzun jakiteko.