Ohiko galderak

Zenbat medikuk osatzen dute unitate bakoitza? batek bakarrik tratatuko nau edo talde osoak?
Dagokion zerbitzua zenbat medikuk osatzen duten jakinaraziko zaizu, eta gainera, mediku bakoitzak patologia jakin baten ardura hartzen badu ere, taldeka lan egiten dela adieraziko zaizu, eta bilkura klinikoak antolatzen direla etengabe, kasuak aztertzeko, irizpideak adosteko eta tratamenduak eztabaidatzeko.

Tratamendu jakin batez hitz egin didate. Emango al didate tratamendu hori?
Edozein erabaki terapeutiko hartu baino lehen kasua zehatz-mehatz aztertu behar , eta horretarako, nahi izanez gero, “iritzi-kontsulta” bat egin dezakezuzentro honetan bertan. Aukera hori begi onez ikusten baduzu, jakinaraziko zaizu aldez aurreko txosten medikoak eta proba diagnostikoak ekarri beharko dituzula, eta horiek guztiak aztertu ondoren, zer tratamendu-alternatiba dituzun adieraziko zaizu, kontsulta medikoaren barruan.

Ospitaleratu behar izanez gero, banako gela batean egon ninteke? 
Aseguru pribatu baten baimenarekin bazatoz banako gela bermatua izango duzula. Banako gela batean sartuko zaizu baldin eta zure egoera fisikoak eta/edo mentalak horrelakorik eskatzen badu.

Anbulantziaz eramango naute batetik bestera?
Aseguru pribatu bat izanez gero, zure agentearekin kudeatu beharko duzu zuzenean; Osakidetzatik bazatoz, ordea, izapideak hemendik egiteko aukera izango da, betiere mediku batek beharrezkotzat eta justifikatutzat jotzen badu.

Zer itxarote-zerrenda dute niri arreta eskaintzeko?
Kasu honetan, lehenik eta behin kontsulta egingo zaio pazienteari arreta eskainiko dion zerbitzuari; arreta jaso arte gutxi gorabehera zenbat denbora itxaron beharko duzun jakinaraziko zaizu jarraian, eta beharrezko zerbitzuetan barrena lagunduko zaizu, lehen egunean edo ondorengo egonaldietan, baldin eta horrelakorik behar baduzu.

Zer egin behar da Onkologikoan tratatua izateko?

  • Osakidetzako paziente gisa

    Onkologikoak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin kontzertu bat dauka hitzartuta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko pazienteei arreta emateko.
    Gure zentrora etortzeko, Ikuskatzailetza Sanitarioko baimen-bolante bat lortu behar duzu.
    Onkologikoan tratatua izateko eman behar den lehenengo pausoa zure familia-medikuari, zure prozesua daraman medikuari edo zure zentroko Pazientearen Arreta Zerbitzuan esatea da.

  • Aseguru libreko paziente gisa

    Onkologikoak akordio batzuk dauzka hitzartuta aseguru-etxeekin eta mutuekin. Konpainia horien artean daude Fremap, Lagun-Aro, DKV, Asisa, Aegon,Mapfre-familiar, Ipresa, MediFiatc, Generali España, HNA, Mutualia, Antares, Muface, etab.
    Onkologikoan tratatua izateko eman behar den lehenengo pausoa zure aseguru-etxeari esatea da

  • Paziente pribatu gisa

    Onkologikoak paziente nazionalak eta atzerritarrak tratatzen ditu.
    Onkologikoan tratatua izateko eman behar den lehenengo pausoa 943328002 telefono-zenbakian hitzordu bat eskatzea da, edo 943328000 telefono-zenbakian informazio gehiago eskatzea

  • Bestelako Osasun Zerbitzu bateko paziente gisa

    Onkologikoak bestelako Osasun Zerbitzu Publikoekin kontzertazioa dauka. Gure zentrora etortzeko, zure zonalderi dagokion Ikuskatzailetza Sanitarioko baimen-bolante bat lortu behar duzu. 

Gogoratu kontaktazteko erak: 943328002-hitzorduak, 943328000-informazio orokorra eta Internetez.