Nor garen

Onkologikoa, kutxaren Institutu Onkologikoa, minbiziaren prebentzio, diagnostiko, ikerketa eta tratamendurako zentro monografikoa da.

Bere egitura funtzionala diziplina arteko Unitate Funtzionaletan oinarrituta dago; kasu bakoitza dagokion Unitate Funtzionalak aztertzen du eta paziente bakoitzarentzat plan terapeutiko bat proposatzen da.

Hainbat eremutako 300 profesional baino gehiagok pazienteari zerbitzua eskaintzen diote Historia Kliniko Elektronikoa eta Irudi Digitala erabiliz, azken teknologiekin ekipatuta dagoen eraikin berezi batean.

Onkologikoak hitzarmen bat sinatuta du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin pazienteei Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean arreta eskaintzeko, eta era berean Aseguru Libreetako pazienteei eta paziente pribatuei eskaintzen die arreta; horrez gain, kutxabankeko bezeroek  baldintza bereziak dituzte zerbitzuak ordaintzeko garaian.