Lege oharra

“Onkologikoa Fundazioa” (aurrerantzean, ONKOLOGIKOA), helbidea Begiristain Doktorearen Pasealekua, 121, 20014-Donostian duena, G-75023184 IFK zenbakiduna, onkologikoa.org domeinuaren kudeatzailea da Interneten, eta horren pean daude www.onkologikoa.org webgunea eta horren barneko azpidomeinu eta direktorio guztiak (aurrerantzean, guztiak aipatzeko Ataria esango dugu).

ATARIAN SARTZEKO ETA ERABILTZEKO ARAU OROKORRAK

Atari honen sarrera eta erabilera Lege Ohar honetan esandakoari lotuta daude, baina, beharbada, zerbitzuren batean sartzeko baldintza berezi batzuk onartu beharko dira.

Atariaren edo bertan bildutako zerbitzuen edozein erabilera egiteko, Lege Ohar honen lege terminoak onartu beharko dira.

Atarirako sarrera eta bertan bilduta dagoen informazioaren erabilera ekintza horiek egiten dituenaren erantzukizuna izango dira, eta ONKOLOGIKOA ez da erantzule izango erabiltzaileak erabilera okerra, legez kontrakoa edo arduragabea egiten badu.

Debekatuta dago legez kontrakoa, kalumniazkoa edo lizuna den edozein gai ipintzea edo transmititzea, baita tipifikatu daitezkeen, erantzukizun zibila eragin dezaketen edo legea beste edozein modutan urratu dezaketen jarrerak sortu edo bultzatu ditzakeen beste edozein gai ere. ONKOLOGIKOA ez da izango bertan egiten diren adierazpenen edo ematen diren iritzien erantzule, gizarte sareetan egindakoak barne.

ONKOLOGIKOAk bere Atarirako sarrera ukatu edo erretiratzeko eskubidea izango du, edozein unetan eta baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei aldez aurretik ohartarazi gabe.

ONKOLOGIKOAk ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik erabiltzaileek Atarian berau zuzenduta dagoen eremutik kanpo egiten duten edozein erabilera edo sarrerari dagokionez, ezta Atariaren edota bere zerbitzuen edo edukien erabilgarritasunik, egokitasunik edo baliozkotasunik ezak erabiltzaileen premiak, jarduerak edo emaitza zuzenak edo itxaropenak asetzeko garaian sor ditzakeen ondorioei eta Atariaren bitartez eskura daitezkeen iritzi, gomendio edo azterlanen aplikazio praktikoak ekar ditzakeen emaitzei dagokienez ere, azken erantzukizuna beti erabiltzailearena izango baita.

ONKOLOGIKOAk berariaz debekatzen du “framing” deitutakoak egitea edo hirugarrenek Atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituzten beste edozein mekanismo erabiltzea.

Atariaren edukia

ONKOLOGIKOAk egiten dituen jarduerak eta eskaintzen dituen zerbitzuak sustatzea du helburu Atariak, eta beraz, bertan bildutako informazioa ez da eskaintza loteslea.

Atariak, era berean, ONKOLOGIKOAk interesgarritzat jo ditzakeen osasun, medikuntza eta ospitale gaiei edo beste gai batzuei buruzko artikuluak bil ditzake, gaurkotasunezkoak edo beste edozein motatakoak. Artikulu horien edukiak egileen iritzia islatzen du, baina ez, nahitaez, ONKOLOGIKOAren iritzia.

ONKOLOGIKOAk eskubidea izango du Atarian behar diren aldaketak egiteko aurretiazko oharrik gabe: Atariaren edukiak edo haren diseinua eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko. Atariaren edukiak aldian behin eguneratzen dira. Informazioaren eguneratzea berehalakoa ez denez gero, hobe duzu beti egiaztatzea Atarian bilduta dagoen informazioaren indarraldia eta zehaztasuna.

Oharra pazienteei edota senitartekoei

Webgune honetan eskura egon daitekeen informazio medikoa ez da erabili behar ezein arazo diagnostikatzeko edo tratatzeko. ONKOLOGIKOAk ez du inolako erantzukizunik izango www.ONKOLOGIKOA.org webguneko edukien egiazkotasunik, zehaztasunik, zorroztasunik edota gaurkotasunik ezaren ondorioz sor daitezkeen edozein motatako kalte eta galerei dagokienez, zuzenean egotzi ahal zaizkionak salbu. Osasun arazoren bat baduzu edo horren susmoa baduzu, egiozu kontsulta zure erreferentziazko medikuari.

Jabetza Industrial eta Intelektualaren Eskubideak

Atariaren diseinua, edukia eta iturri kodeak, eta baita bertan agertzen diren logoak, markak eta gainerako ikur bereizgarriak ere, ONKOLOGIKOArenak dira, eta dagozkion jabetza intelektual eta industrialaren eskubideekin babestuta daude; eta, beraz, horien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo beste edozein jarduera berdin edo antzeko, erabat debekatuta daude, ONKOLOGIKOAk berariazko baimen idatzia ematen duenean salbu.

ONKOLOGIKOAk libreki erabili ahal izango du erabiltzaileak Atarira bidalitako edozein komunikaziotan agertzen den ideia, kontzeptu, jakintza edo teknika oro.

Birusak eta akats teknologikoak

ONKOLOGIKOAk ez du kontrolatzen eta ez du bermatzen edukietan ez dela birusik egongo, ezta erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea), dokumentuetan edo fitxategietan aldaketak eragin litzakeen beste elementurik ere. Horregatik, ONKOLOGIKOAk ez du erantzukizunik izango Atarian birusak edo beste edozein elementu izateagatik erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galerengatik.

ONKOLOGIKOAk ezin du bermatu akats teknologikorik ez dela izango, ezta Ataria eta bertan bildutako zerbitzuak beti eskuragarri egongo direnik ere, eta, ondorioz, ez du inolako erantzukizunik izango eskuragarritasunik ezaren edo sarrera akatsen ondorioz sor litezkeen kalte eta galerengatik.

Informazioaren segurtasuna

ONKOLOGIKOAk ezin du bermatu Internet bidezko informazio transmisioak erabat seguruak direnik, ONKOLOGIKOAren kontroletik kanpo dauden faktore asko daudelako tartean. ONKOLOGIKOAk ez du erantzukizunik izango gurekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik informazio transmisioan izan litezkeen gorabeherengatik (adibidez, datuak galtzea) erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galerei dagokienez.

Hala eta guztiz ere, adierazi nahi dizugu ONKOLOGIKOAk Espainian indarrean dagoen legedia betetzen duela datu pertsonalen tratamendurako segurtasun politikari dagokionez.

Publizitatea

Atariak publizitaterako gunea izan dezake. Kasu horretan, ONKOLOGIKOAren publizitatea edo erabiltzailearentzat interesgarritzat jotzen dugun hirugarren enpresen publizitatea txertatuko da Atarian.

ONKOLOGIKOAk ez die erabiltzaileei buruzko informaziorik emango publizitatea iragartzen dutenei, Atariaren erabilerari buruzko estatistika datu anonimoak salbu, zerbitzua hobetu ahal izateko helburuarekin.

Linkak edo hiperloturak

ONKOLOGIKOAk zuretzat interesgarritzat jotzen ditugun beste web orri batzuetarako sarbidea erraztuko dizu. Hala eta guztiz ere, orri horiek ez dira bereak, eta ez du horko edukien berrikuspena egiten; horregatik, ez da eduki horien, lotutako orriaren funtzionamenduaren edo orri horretan sartzeagatik edo hori erabiltzeagatik sor litezkeen kalteen erantzule izango.

Ez da onartuko web orririk edo posta elektronikoko helbiderik Atarira lotzea, ONKOLOGIKOAk berariazko baimen idatzia ematen duenean salbu, baina baimen hori edozein unetan bertan behera utzi ahal izango da. Lotura ezartzeak ez du ekarriko inolako akordio, kontratu edo babesik, ezta ONKOLOGIKOAk lotura hori egiten duen orriaren gomendiorik ere.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Lege Ohar honetan bilduta dauden Atarian sartzeko eta erabiltzeko baldintzei buruzko edozein eztabaida Espainiako legediaren arabera arautuko da, alderdiek berariaz uko eginez dagokien foruari, eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegien esanetara jarriz.

© ONKOLOGIKOA.Eskubide guztiak erreserbaturik. 2018