Larruazaleko eta Melanomen Unitatea

Sarrera

Zer da minbizia?

Portaera kliniko eta ebolutibo desberdinak baina ezaugarri komunak dituzten gaixotasunen multzo bat da.
Minbizi guztiak zeluletan hasten dira, hau da, organismoaren oinarrizko bizi-unitateetan. Duten hazkundean edo zatiketan modu kontrolatu gabean aldatzen direnean, masa edo tumore bat garatzen dute. Fenomeno hori non gertatzen den kontuan izanda, minbizi hori izan daiteke: bularrekoa, kolonekoa, prostatakoa, birikakoa, eta abar.
Gerta liteke masa-efekturik ez egotea, adibidez odoleko edo linfa-sistemako minbizia: Leuzemiak, Linfomak, Mielomak, eta abar.
Minbizi batek organismoaren beste lokalizazio batzuk inbaditzeko ahalmena du, hasierako fokuaren aldameneko edota urruneko egiturak: metastasia.
Ohikoena ez den arren, pertsona berak bi tumore desberdin edo gehiago izan ditzake.
Minbizien ehuneko txiki bat hereditariotzat jotzen da.

Diagnostiko eta Tratamendu Unitateen komenigarritasuna

Minbizia oso gaixotasun konplexua denez, azterketa, diagnostiko eta tratamendu egokiak egiteko espezialitate desberdinetako mediku eta erizainen konplizitatea behar du, baita pazienteari eta familiari babesa emateko unitateak ere.

Zer egiten du Diagnostiko eta Tratamendu Unitate batek?

Ospitalera iristen diren minbizi espezifiko baten paziente berri guztiak aztertzen dituen espezialista-talde bat da. Astero biltzen da, eta kasu bakoitzerako egokiena den estrategia diagnostiko eta terapeutikoa planifikatzen du.
Gainera, tratamendu desberdinak planifikatzen ditu: kirurgikoa, kimioterapikoa, erradioterapikoa, eta abar, ahalik eta modurik azkarrenean.
Bestalde, bigarren iritzia eskatzeko kontsulta batetik datozen minbizi mota horren kasuak aztertzen eta informatzen ditu, eta eskaera egin duten pertsonekin elkarrizketa egiten du.
Protokolo terapeutikoa aldizka berrikusten eta eguneratzen du, eta tumore motari lotutako aktualitateko gaiak azaltzen ditu.

Deskribapena eta minbizi motak

Larruazala eta bere eranskinak (azazkalak, ilea eta abar) osatzen dituzten zelula-estirpe desberdinetatik sortzen diren tumore guztiak.

Oro har, larruazaleko minbiziak bitan bereizten dira, bata Ez Melanoma eta bestea Melanoma, lehen taldeko tumoreak ohikoenak izanik, eta normalki errazen sendatzen direnak. Melanomari dagokionez, helburu nagusia diagnostiko goiztiarra lortzea da, dakartzan pronostiko-inplikazioengatik.

Unitatearen funtzioa larruazal osoa ebaluatzea da, mukosak, erdimukosak, aparatu ungeala eta buruko ile-larrua barne.

Anamnesia, azterketa fisikoa eta dermatoskopia

Dermatoskopia edo Epilumniszentzia

Teknika ez inbasiboa da, eta larruazala 20 eta 40 aldiz bitartean handiagotzen duten lenteekin aztertzean datza. Aukera ematen du larruazaleko lesioak aztertzeko, horien ezaugarriak handituta analizatzeko, lehen begirada batean, begi soilez, ezin direlako ikusi. Lesioen argazki digitala egiteko eta informatikoki biltegiratzeko aukera ere ematen du. Horrela lesioen bilakaeraren jarraipena egin dezakegu, denbora-tarte jakin batzuen arabera konparatuz, eta diagnostiko goiztiarra lortu ahal izango dugu.

Larruazaleko lesio susmagarrien ebaki bidezko biopsiak (punch) edo biopsia eszisionalak

Hasierako diagnostiko-prozesuaren zati dira. Larruazaleko lesioari izen-abizenak jartzeko dira baliagarriak.

Luzapeneko azterketa erradiologikoak

Guk dugun gaixotasun maila sailkatzeko egiten dira. Horiekin gaixotasuna estadiatu egiten da, hau da, I., II., III. edo IV. estadioan sailkatu.

Erradiologia arrunta

Ekografia

OTA

Erresonantzia Magnetikoa

Medikuntza Nuklearreko azterketak

Gaixotasun-maila sailkatzeko luzapen-azterketaren zati dira.

PET-OTA

Gorputz osoaren irudiak direnez, metastasia urrunetik detektatzeko aukera ematen du.

Gongoil Zentinelaren Teknika

Teknika horren helburua da tumorea dagoen larruazalaren gunearen drainadura-bidea eta gongoil linfatikoen egoera ezagutzea, gongoil zentinela negatiboa den kasuetan inguru linfatikoko gainerako gongoilen beharrezkoa ez den erauzketa saihesteko.

Medikuntza Nuklearreko (MN), Kirurgiako eta Anatomia Patologikoko (AP) espezialistek modu koordinatuan esku hartzen dute.

Isotopo erradioaktibo bat injektatzen da tumorearen inguruan, eta linfa-basoetan zehar emigratzen du gongoil zentinelera iritsi arte. Kirurgia baino lehen, MNko gammagrafia bat egiten da, tumorea identifikatzeko eta larruazalean bere kokapena markatzeko.

Operazio-gelan, kirurgialariak gongoil zentinela erauzten du erradiazio-detektagailu baten laguntzaz, eta APko zerbitzura bidaltzen da, bertan aztertzeko.

Ekografia edo OTA bidez gidatutako ziztadak

Luzapen-azterketan bisualizatutako lesio bat badago, eta larruazaleko tumoreari lotuta dagoela uste badugu, haren zelularitatearen lagin bat ateratzen da teknika horien bitartez.

Azterketa Anatomo-Patologikoak eta Biologia Molekularrekoak (BRAF)

Larruazaleko tumoreen (melanomak eta ez melanomak) azken diagnostikoa ezartzea dute helburu. Azterketa histologiko konbentzional bat egiten da mikroskopio optikoan, ehuna parafinan sartuta eta 4 mikrako sekzioak eginez, hematoxilina-eosinan tindatuta. Tumore motaren diagnostikoaz gain, beste eginkizun garrantzitsu bat da operazio-piezen ertz kirurgikoak zehaztasun handiz baloratzea, osorik erauzten direla ziurtatzeko.

Diagnostiko histologiko konbentzionalak hainbat kasutan ez du aukera ematen tumore mota bereizteko, eta tratamendu desberdina izan dezake; horregatik, diagnostikoa zehazteko beste teknika osagarri batzuk erabiltzen dira. Garrantzitsuena immunohistokimika da, hematoxilina-eosinan bisualizatutako alboko ebakiekin lesioa markagailu askorekin ikusteko aukera ematen baitu (adibidez, HMB-45 eta melanA melanomentzat, edo Ki67 zelula-proliferazioaren indizea baloratzeko). Teknika horiek berez ez dira azken diagnostiko histopatologikoaren oinarria, baina oso lagungarriak izan daitezke, eta zenbait kasutan ezinbestekoak dira.

Gongoil zentinelaren azterketa sekzio histologiko multipletan ere egiten da, hematoxilina-eosinaren teknika konbentzionala teknika immunohistokimikoekin konbinatuz, bisualizazioa hobetzeko eta diagnostikoa ziurtatzeko.

Zenbaitetan azterketa molekular bereziak egin behar dira, DNA erauziko den parafina-blokean sartutako ehunaren laginak hartuz, ondoren balorazioa egiteko. Eremu horretan, melanoma metastasikoen tratamenduari dagokionez, kodon 600en BRAF genearen mutazioaren azterketa molekularra egiteko aukera dago COBAS metodologiaren bitartez, hau da, PCR saiakuntza bat denbora errealean, V600E mutazioaren presentzia detektatzeko, horixe baita nagusia melanoman, eta garapeneko tratamendu espezifikoak egiteko aukera ematen du. Horretarako parafina-blokeko melanomaren laginak hartzen dira, hematoxilina-eosinako ebaki histologikoarekiko korrelazioaren ondoren, tumorearen lagin egokia hartu dela ziurtatzeko, horixe baita modurik egokiena azterketa baliozkoa izateko beharrezkoak diren % 50etik gorako tumore-zelulen kopuru bat lortzeko.

Topikoa

Lesio aurregaiztoak edo gaizto hasi berriak suntsitzea ahalbidetzen du.

Immunomoduladoreak

Fisikoak elektrokoagulazioarekin edo krioterapiarekin

Kirurgikoak

Tumorearen diagnostikoa eta erauzketa egitea dute helburu. Tumorearen ezaugarrien arabera, erauzketa modu zabalagoan edo txikiagoan egingo da, nazioartean ezarrita dauden protokolo batzuen arabera. Zenbaitetan teknika bereziak erabili beharko dira, adibidez larruazal-mentuak edo zintzilikarioak, erauzketak sortzen duen zauria ixteko.

Kirurgiaren beste helburu bat, gongoil zentinela deitutakoaren biopsiaren bitartez, tumorea linfa-sistemara hedatu ote den aztertzea da. Ez da kasu guztietan egiten, izan ere, nazioartean ezarrita dauden ezaugarri jakin batzuk dituzten kasuetan bakarrik egiten baita. Gongoil zentinela positiboa bada, kirurgia osagarria egin beharko litzateke ukitutako guneko linfa-gongoil guztiak ateratzeko.

Biopsia arruntak eta zabalak

Birsekzio-marjinen zabalkuntza

Linfadenektomia zerbikalak, axilarrak, inginalak eta eliako obturatriza

Tumorektomiak

Farmakologikoak

Tratamendu osagarria

Interferona dosi altuetan, arrisku handiko melanometan.

Gaixotasun metastasikoaren tratamendua

  • Kimioterapia: Dacarbacina, Fotemustina, Temodal.
  • Immunoterapia: Ipilimumab.
  • Transdukzio-seinaleen inhibitzaileak: BRAFen inhibitzaileak: Erabilera errukiorreko programa, Dabrafenib-ekin.

Saiakuntza klinikoak

  • Ca2099-066: III. fasea, Dacarbacina eta Nivolumab (antiPD1) konparatzen dituena melanoma metastasikoa duten pazienteengan.
  • COMBI-AD: III. fasea, Dabrafenib (Ibraf) eta Trametinib (Imek) konbinatuta bi plazeborekin konparatzen  dituena birsekzio kirurgikoaren ondoren arrisku handiko melanoma duten pazienteengan.

Erradioterapikoak

Erradioterapia Melanomaren tratamenduan hasieran oso gutxitan erabiltzen den arma terapeutikoa da. Gehien erabiltzen den kasuak honako hauek dira: hezurren edo atal bigunen metastasien tratamendu lokala; errekurrentzia lokalak eta/edo gongoilarenak kirurgiaren ondoren; kirurgiarekiko osagarria da tokiko nahiz gongoileko errekurrentzia-probabilitate handiko egoeretan.

Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuak honako baliabide material hauek ditu tratamendu horiek egiteko:

  • Azeleragailu Linealak teknika konbentzionalak eta IMRTkoak egiteko, hipofrakzionamenduarekin edo gabe.
  • Tomoterapia helikoidala.
  • Dosi-tasa altuko Brakiterapia.
  • Dosi-tasa baxuko Brakiterapia.

Deketekzio Goiztiarreko Programa

Prebentzio dermatologiko onkologikoa bi ekintza-ildotan oinarritzen da:

Lehen mailako prebentzioa

Eguzki-kaltearen murrizketan jartzen du ñabardura (larruazaleko tumoreen % 90aren erantzule nagusia).

Bigarren mailako prebentzioa

Pazientea bizitza osoan aldizka kontrolatzea eta jarraitzea gomendatzen du, haren larruazal motarengatik eta/edo nevusen presentziarengatik lesio aurregaiztoak edo gaiztoak izateko arriskua duelako.

  • Osakidetzara bideratzea
  • Bigarren iritzia eskatzeko kontsultak
  • Aseguru pribatuetako pazienteak
Lehen kontsulta Onkologikoan
  • Azterketa osatzea, Laborategia, Anatomia eta Erradiologia
  • Larruazaleko eta Melanomen Unitatea
  • Tratamendua
Larruazaleko eta Melanomen Unitatearen berrebaluazioa

Zer larruazal mota dut?

Larruazal argia, oreztekin, ilehoria edo ilegorria duten eta eguzki-erredurak erraz izaten dituzten pertsonak genetikoki joera dute larruazaleko tumoreak izateko, larruazala babesten duen beltzaran-kolorea garatzeko ahalmen txikiagoa dutelako.

Larruazal motak, horien fotosentsibilitatearen arabera (fototipoak).

Fototipoa Larruazal mota Eguzki-erreakzioa
1 Fototipoa  Oso larruazal argia. Begi urdinak. Oreztak. Ia albinoak. Eritema bizia. Ia beti erretzen dira. Ez dira belzten.
2 Fototipoa Larruazal argia. Begi urdinak edo argiak. Ile horia edo ile gorria. Erreakzio eritematosoa. Erreduretarako joera. Oso beltzaran-kolore txikia lortzen dute.
3 Fototipoa Larruazal zuria (kaukasiarra). Gaztaina-koloreko begiak eta ilea. Eritema moderatua. Pigmentazio suabea eta graduala
4 Fototipoa Mediterraneoko larruazala. Ile eta begi ilunak Eritema arina. Oso gutxitan erretzen dira. Pigmentazio erraza
5 Fototipoa Beltzarana. Indiakoak, Hegoamerikakoak, indostanikoak, ijitoak.. Eritema hautemanezina. Pigmentazio erraza eta bizia
6 Fototipoa Larruazal beltza Ez dago eritemarik. Ez dira inoiz erretzen

Lehen mailako senitarteko batek melanoma bat izan badu, nik ere melanoma izateko joera handiagoa al dut?

Melanomaren edo nevus displasikoaren familiako aurrekari zuzena erabakigarria da melanoma bat izateko probabilitateari dagokionez. Hainbat nevu eta orin, hainbat larruazaleko gaixotasun, adibidez xeroderma pigmentosum edo nevus displasiko familiarraren sindromea, garatzeko joerak larruazaleko tumore-arriskua nabarmen handitzen dute, batez ere melanomak agertzeko arriskua, hori guztia biztanlego normalarekin konparatuz.

Orin hau txarra al da?

Honako alarma-zeinuretakoren bat betetzen ore duen egiaztatu:

  • A = Asimetria (Orinaren erdi bat ez dator bat beste erdiarekin).
  • B = Ertzak (Irregularrak, garaiak edo zehaztu gabeak
  • C = Kolorea (Ez da berdina orin osoan).
  • D = Diametroa (6 milimetro baino gehiago, arkatz baten diametroaren tamainaren antzekoa).
  • E = Bilakaera (Neurria, forma edo tonalitatea aldatzen du, prurito-sintomak, mina edo odola).

Zer egin behar dut orin batean alarma-sintomaren bat aurkitzen badut?

Lehen Arretako medikuari kontsultatu beharko zenioke, ondoren dermatologora bideratzeko eta hark lesio hori kontrolatu, biopsiatu edo aurreko bi gauzak egin behar diren baloratzeko.

Zer da Gongoil Zentinela?

Gainerako gongoilak nola egon daitezkeen adierazten duena da.

Noiz jakin daiteke Gongoil Zentinela nola dagoen?

Kirurgiaren ondoren. Gammagrafiarekin lokalizatu besterik ez dugu egiten.