Instalazio eta ekipamenduak

Onkologikoaren egungo eraikina, orain gutxi eraikia, eraikin modernoa, adimenduna, erosoa eta ergonomikoa da, eta 24.000 m2-ko azalera hartzen du, 6 solairutan banatuta.

Honako hauek ditu:

Instalazioak Kopurua
Gelak 52
Oheak 75
Operazio-gela integratuak 4
Zaintza berezietarako oheak – Anestesiaren Ondoren Suspertzeko Unitateak 4
Eguneko Ospitaleko Postuak 16
Kontsulta-gelak 24
Erradiologiako operazio-gela 1
Endoskopia-gelak 2
Azeleragailu linealak: tomoterapia, IMRT konbentzionala 3
PET 1
Gammakamera-CT 1
Gammakamera konbentzionala 2
Erresonantzia Magnetikoa 1
OTA 1
Mamografo digitalak 4
IMMI gela 1
Ekografoak 6

Onkologikoak hainbat sistema informatiko moderno ditu eskura, eta, horri esker, Historia Kliniko Elektronikoaren bigarren informatizazio-mailarik handiena lortu du (HIMSS Stage 6)

Gainera, Kimioterapia-produktuak Prestatzeko sistemak, Farmazia-produktuak biltegiratzeko sistemak eta medikazio-prozesu osoak Segurtasun-parametro zorrotzenak betetzen dituzte.