Ikerketa-proiektuak

2012. urtean, Onkologikoak honako ikerketa-jarduera hau egin du euskal I+G+Bren esparruan:

  • BIOTCARM, SPRIren Etorgai programaren barruan. Praxis, Progenika, Proteomika eta Oncomatrix enpresek eta IMQ-Clínica Vicente San Sebastián eta Onkologikoa entitate klinikoek Partzuergo bat eratu dute BIOTCARM proiektua (Arraroak diren eta Pronostiko Txarra duten Minbizietarako BIOTeknologiak) aurrera eramateko, Onkologiaren eremuari aplikatutako bioproduktu berriak lortzeko helburu nagusiarekin.
  • MESOTELIOMA, Osalanekin elkarlanean. "Mesotelioma gaiztoa: Diagnostiko Klinikoko Laborategiak Euskadin amiantoaren esposiziopean dagoen biztanleriaren Zaintzan egindako ekarpena” ikerketa-proiektuaren bitartez, Tumore Markatzaile batek Amiantoaren esposiziopean egon zen biztanleriaren jarraipena eta azterketa egiteko duen balioa ebaluatzen da.
  •  ROBOCOMP, SPRIren Gaitek programaren barruan. ROBOCOMP proiektua Mondragon Assembly, Koniker eta Mondragon Sustapen Zentroa kooperatibekin elkarlanean egiten da. KIRO Oncology makina bat egingo da, eta horren funtzionamendua balidatuko da. Kimioterapiako poltsak modu robotizatuan prestatzea ahalbidetzen du makina horrek.
  • TELETES, SPRIren Gaitek programaren barruan. TELETEST proiektuaren helburu nagusia gailu eramangarri berri bat garatzea da, osasun-parametro kritikoak in situ monitorizatzeko. Erabiltzaileak odol- edo gernu-neurketa egingo du etxean, eta berehala, klinikariek analisiaren emaitzaren berri izango dute, bide telematikoaren bitartez. Telemedikuntza-arloan garatuko den gailua bereziki onuragarria izango da parametroen errutinazko jarraipena behar duten gaixo kronikoentzat. Internet Protocol Systems SL, Ikerlat Polymers SL eta Kernet Internet y Nuevas Tecnologías SL enpresekin, Gaiker Fundazioarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean egiten da TELETEST proiektua.
  • JOOO, SPRIren Etorgai programaren barruan. JOOO proiektua (Jakintzan Oinarritutako Ospitale Onkologikoa) Ibermática, HIB, Virtualware, S21sec eta Semantic Systems bazkideekin elkarlanean egiten da. Proiektuaren helburu nagusia IKTetan (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) oinarritutako produktuak eta zerbitzuak sortzea da, asistentzia-prozesu onkologiko guztia hobeto ulertu ahal izateko, ospitale onkologiko batean asistentzia-jardunbide mediko berritzaileak ezarriz tratamenduaren prezioa nabarmen igo gabe.