Ikerketa eta irakaskuntza

Minbiziaren diagnostikoan eta tratamenduan ageri diren nobedade berrienak gure pazienteen eskura jartzea da Onkologikoaren xede nagusietako bat.

Izan ere, onkologia modernoaren testuinguruan, zentro onkologikoek berrikuntzan eta ikerketan jardun behar dute minbiziaren aurkako borrokan, horixe baita paziente bati arreta bikain-bikaina eskaintzen ari zaiola ikusarazteko bermerik onena.

Zentro batean ikerketa gauzatzea kalitate-bermea da, honako arrazoi hauengatik:

  • Saiakuntza klinikoen barruan, ikerketa-zentro batek tratamendu berritzaileak jartzen ditu bere bezeroen eskura, bestela bezeroen eskura egongo ez liratekeenak.
  • Zentro ikertzaile bateko profesionalek berrikuntzarako prest egon behar dute, azken aurrerapenen jakinaren gainean, eta darabiltzaten prozedurak etengabe ikuskatu eta kontrolatu behar dira.
  •  Zentroaren funtzionamendu osoa ikuskatzen eta kontrolatzen da sarri, kalitatezko estandar gorenetara egokitzen dela egiaztatzeko.

Onkologikoan, pazienteari eskainitako berrikuntza-programa hiru arlotan banatzen dugu:

Irakaskuntza

Onkologikoa Irakaskuntza Unitate gisa egiaztatua dago, Onkologia Medikoaren, Medikuntza Nuklearraren eta Onkologia Erradioterapikoaren espezialitateetan MIR Prestakuntza eskaintzeko.