Historia

Onkologikoa, 8 hamarkada baino gehiago zerbitzuan.

1920 > 1930 > 1940 > 1950 > 1960 > 1970 > 1980 > 1990 > 2000 > 2010 >

1928an Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Liga eratu zen, Maria Kristina erregina buru zuela.

Hasiera batean, Ligak Gipuzkoako Aldundiaren zerbitzuan jardun zuen, Gipuzkoan Minbiziaren aurkako Institutu bat sortzeko gestioak egiten.

Institutua eraiki eta hornitzeko, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak ez ezik, beste zenbait erakundek ere parte hartu zuten ekarpen ekonomikoak eginez, besteak beste Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak. "Alfontso XIII.a Institutua" izena eman zioten zentroari, eta Aldakoenea gainean kokatu zuten, Donostian.

1930ean, eraikina amaitzear zegoela, Alfontso XIII.a erregea hura ikustera bertaratu zen. Zenbait hilabetez lanak eten egin zituzten, Errepublika aldarrikatzearekin batera. Azkenean, Gobernuaren eta korporazioen ekarpen berriei esker, ospitalea osatzeko lanak amaitu ziren, eta "Gipuzkoako Institutu Erradiokirurgikoa" deitu zioten. 1933ko abuztuaren 13an inauguratu zen, minbiziak eta degenerazio maltzurren bat sor zezaketen edo Röntgen-Curieterapiarekin zerikusia zuten bestelako gaitzek edo neoplasiek eragindako gaixoei tratamendu aktiboa eskaintzeko establezimendu gisa. Luis Ayestarán Doktorea izan zen zentroaren fundatzailea eta lehen Zuzendaria.

1946an Erradioterapiako instalazio berri bat inauguratu zen, (Condex koadroa, Westinghouse), 250 KW-koa eta 15 Ma-koa, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak eskainia.

Institutu Erradiokirurgikoak zailtasun ekonomikoak zituela ikusirik, eta institutuaren eskaerari jarraiki, 1952ko otsailaren 14an Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak bere gain hartu zuen institutua iraunarazteko gastua Bere Gizarte Ekintzaren barruan.

1954an, Gizarte Segurantzak eta Institutu Erradiokirurgikoak lehen lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.

Foto de una máquina de bomba de cobalto Procedencia de la foto: Fototeca-Kutxa. Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak kanpaina bat jarri zuen abian, Lurralde honetako industrialei laguntza eskatuz, eta, kanpaina horri esker, 1963an lehen kobalto-bonba inauguratu zen.

Urte batzuk geroago hasi ziren Aldakoeneako eraikina zabaltzeko lanak, eta 1974an amaitu ziren. Une horretan, Institutuak 108 ohe zeuzkan. Urte horretan bertan Erradiofisika Zerbitzua sortu zen eta Erradioterapia Zerbitzua eguneratu, Kobalto Bonba Berri bat, Betatrón motako azeleragailu bat eta Simulagailu bat erantsita.

1976an egin zen bularreko eta uteroko tumore-lokalizazioen diagnostiko goiztiarreko lehen kanpaina. Urte horretan bertan, Medikuntza Nuklearreko Zerbitzua Scannikamera batez hornitu zen.

maquina scannicámara. Foto procedencia: Fototeca-kutxa 1978an, Institutu Onkologikoak beste lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Insaludekin, eta urte batzuk geroago, 1988. urtean, Osakidetzak bere egin zuen hitzarmen hori.

1983ko ekainean, Osasun eta Kontsumo Ministerioak 7. taldeko II. mailako Osasun Zentro gisa sailkatu zuen Institutua.

1986an, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Erradiazio Ionaizatzaileen aurkako Babes Unitate Tekniko gisa sailkatu zuen Institutu Onkologikoa. Gipuzkoan baimendutako zentro bakarra da.

1989an, kirurgia ondoko Bizkortze Unitatea sortu zen, eta Medikuntza Nuklearreko aparatuak berritu ziren, Tomogammakamera Digital bat erosi baitzen.

1991n lehen Azeleragailu LIneala ezarri zen. Gainera Erradiodiagnostiko Zerbitzuaren ekipamenduak hobetu ziren, OTA (Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala) batez hornitu baitziren.

1993an funtsezko aldaketa bat gertatu zen Institutu Onkologikoaren zerbitzuen dinamika funtzionalean. Izan ere, Unitate Funtzionalak sortu ziren, paziente guztiei diziplina anitzetik heltzeko asmotik abiatuta.

Hurrengo urtean, Erradiokirurgia estereotaxikoa erosi eta martxan jarri zen, garuneko tumoreak eta garuneko arteria eta zainetako malformazioak tratatzeko.

1996an Gammakamera berri bat erosi zen ekipamendu osoarekin, kardiologia nuklearrerako instalazioa barne, eta horixe izan zen inbertsiorik garrantzizkoena urte horretan.

maquina Gammacámara 1997an, ospitaleratze-arloa birdimentsionatu zen, eta teknologia berritzeko ekimenari jarraipena eman zitzaion, bigarren Azeleragailu Lineala instalatuz, Prebentzio Onkologikoko Zentroa abian jarriz eta Bularreko minbiziaren Detekzio Goiztiarrerako Programari hasiera emanez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren babesarekin.

1998an Itun berri bat sinatu zen Osasun Sailarekin, Bloke Kirurgikoa oso-osorik berritu zen, eta bularreko minbizia diagnostikatzeko azken teknologia (ABBI sistema) erosi eta ezarri zen.

Berrikuntza-ildoari jarraipena emanez, 1999an Prostatan Brakiterapia aplikatzen hasi zen, eta solairuetako bat birmoldatzeari ekin zitzaion, Bularreko Unitatean integratutako gune bakarrean.

2000. urtean Tumoreen Bankua ezarri zen, eta Karlos III.a Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionalarekiko harreman instituzionalak ezarri ziren. Aldi berean, Zentroa Tumore Bankuen Sarean sartzeko akordioak gauzatu ziren.

foto de entrada a la unidad de mama2002an, Institutuaren Bularreko Unitateak ISO 9001/2000 Ziurtagiria lortu zuen. Prostata Minbizirako brakiterapia-tratamenduen eskaintzaren barruan beste teknika bat sartu zen, hain zuzen ere HDR iridio-tasa handiko dosien aplikazioa.

Ospitaleratze-arloa ere berregokitu zen, banako gelen kopurua handitzeko.

2003an garrantzizko inbertsioak egin ziren, hala nola Clínac 2100 CD Azeleragailu berria, Eklipse Plangintza-sistema berria, Baskularreko areto Digital berria eta  1.5 T-ko Erresonantzia Magnetiko Nuklearra.

2004an, Kutxak zentro berri bat sortzea erabaki zuen, baita Institutu berrirako zegokion Plan Funtzionala lantzea ere.

2005ean arreta psikiatrikoa eta krioterapia prostatikoa erantsi ziren. Zentro Berria Egikaritzeko Proiektua egin zen, eta eraikuntza-lanak 2006an hasi ziren. Plakak alde batera uzten dituen RIS-PACS irudi digitaleko sistema ere martxan jarri zen.

2007an mediku eta erizainentzako karrera profesionala garatu zen. Urte horretan bertan Historia Kliniko Elektronikoa jarri zen abian, eta pazienteei buruzko paperezko informazio guztia digitalizatu zen. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan paperik eta plakarik gabe diharduen lehen ospitalea bihurtu zen.

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa betidanik egon da eta une oro egoten da Institutu Onkologikoaren atzean. Izan ere, Kutxak Institutua Bere Gizarte Ekintzatzat jotzen duenez, laguntza ekonomikoa eskaini dio une oro, aurrera egiteko eta etengabe eguneratzeko, minbiziaren prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua garatzeko beharrezko baliabide teknologikoak eskuratzeko ezinbesteko duen finantziazioa eskainiz.

2008an, mamografia digitala jarri zen abian. Azken belaunaldiko lau mamografo ezarri ziren, erradiazio-dosi txikiekin, irudi-kalitate onarekin eta ergonomia bikainarekin, pazientearentzat lan-fluxu erosoa errazteko.

foto del nuevo edificio de OnkologikoaEraikuntza-lanek bi urte eta erdi iraun zuten, eta guztira 60 milioi eurotik gora inbertitu ziren. Azkenean, 2009ko urtarrilaren 16an, eraikin berria inauguratu zen, Miramongo Ospitale Eremuan. Urtarriletik maiatzera bitarte zentroa hornitu zen, eta jarraian, 2009ko ekainean, egoitza zaharreko pazienteak eta jarduera osoa egoitza berrira eraman ziren.

2010ean Kutxak, Onkologikoaren jabea izanik, gizarte-ekintza horren alde jarraitu du lanean, eta antolamendu-egitura sendotu du ospitalea Onkologikoa Fundazio bihurtuz. Kutxa Fundazioaren mendean dago fundazio berria, baina nortasun juridiko propioa du, kudeaketarako eskubide eta betebehar guztien jabe izanik.

Urte berean, Onkologikoak Intentsitate Modulatu bidezko Erradioterapia jarri zuen abian. Euskadin zerbitzu hori eskaintzen duen lehen zentroa da.

1933an sortu zenez geroztik Onkologikoak bere ibilbide luzean izan duen errekonozimendu nagusia 2010ean ere iritsi zen: Donostiako Udalak Hiriaren Urrezko Domina eman zion, udalak pertsona edo erakundeei ematen dien kondekorazio nagusia.

Hemendik aurrera, Onkologikoak aurrera egin nahi du ikerketa biomediko onkologikoan, terapia berrien aplikazioan eta medikuntza pertsonalizatuaren aurrerabidean. Nazioarteko ospea lortu duten onkologoez osatutako talde aholkulariak babesten du Zentroaren orientazio estrategiko berria.