Erradiokirurgia Unitatea

Sarrera

Zer da minbizia?

Portaera kliniko eta ebolutibo desberdinak baina ezaugarri komunak dituzten gaixotasunen multzo bat da.
Minbizi guztiak zeluletan hasten dira, hau da, organismoaren oinarrizko bizi-unitateetan. Duten hazkundean edo zatiketan modu kontrolatu gabean aldatzen direnean, masa edo tumore bat garatzen dute. Fenomeno hori non gertatzen den kontuan izanda, minbizi hori izan daiteke: bularrekoa, kolonekoa, prostatakoa, birikakoa, eta abar.
Gerta liteke masa-efekturik ez egotea, adibidez odoleko edo linfa-sistemako minbizia: Leuzemiak, Linfomak, Mielomak, eta abar.
Minbizi batek organismoaren beste lokalizazio batzuk inbaditzeko ahalmena du, hasierako fokuaren aldameneko edota urruneko egiturak: metastasia.
Ohikoena ez den arren, pertsona berak bi tumore desberdin edo gehiago izan ditzake.
Minbizien ehuneko txiki bat hereditariotzat jotzen da.

Diagnostiko eta Tratamendu Unitateen komenigarritasuna

Minbizia oso gaixotasun konplexua denez, azterketa, diagnostiko eta tratamendu egokiak egiteko espezialitate desberdinetako mediku eta erizainen konplizitatea behar du, baita pazienteari eta familiari babesa emateko unitateak ere.

Zer egiten du Diagnostiko eta Tratamendu Unitate batek?

Ospitalera iristen diren minbizi espezifiko baten paziente berri guztiak aztertzen dituen espezialista-talde bat da. Astero biltzen da, eta kasu bakoitzerako egokiena den estrategia diagnostiko eta terapeutikoa planifikatzen du.
Gainera, tratamendu desberdinak planifikatzen ditu: kirurgikoa, kimioterapikoa, erradioterapikoa, eta abar, ahalik eta modurik azkarrenean.
Bestalde, bigarren iritzia eskatzeko kontsulta batetik datozen minbizi mota horren kasuak aztertzen eta informatzen ditu, eta eskaera egin duten pertsonekin elkarrizketa egiten du.
Protokolo terapeutikoa aldizka berrikusten eta eguneratzen du, eta tumore motari lotutako aktualitateko gaiak azaltzen ditu.

Deskribapena eta minbizi motak

Tratamenduaren deskribapena

Erradiokirurgia estereotaxikoa oso zehaztasun handiko erradioterapia-tratamenduaren modalitate bat da; erradiazio-dosi handia ematen da, zehaztasun handiarekin, behar bezala konformatua eta lesiora egokitua (“itu-bolumena”), pazienteak non duen kokatuta berdin diolarik.

Erradiazioa lesioan kontzentratzeko aukera ematen du, albo-alboan dauden egitura anatomiko osasuntsuak saihestuz, eta segurtasuna eta eraginkortasuna hobetuz toxikotasun-arriskua murrizten delako. Hori lortzeko, erradiazio-sorta ugari sortzen dira eta puntu jakin batean (lesioa) bateratzen dira.

Gainera, erradioterapia-tratamenduaren iraupena laburtzen du, kontuan izanik saio batean (dosi bakarra) edota 2 eta 5 saio bitartean (dosi hipofrakzionatua) ematen dela, eta anbulatorio-erregimenean (ospitaleratu gabe).

Prozeduraren deskribapena

Diziplina anitzeko talde batek esku hartzen du, onkologo erradioterapeutak, ospitale-erradiofisikariak, neurokirurgialariak eta neuroerradiologoak barne.

Goi-teknologiako Megatentsioko Unitateak erabiltzen dira (Azeleragailu linealak, Gamma knife), goi-energiako erradiazio-sortak sortzen dituztenak (X izpiak edo Fotoiak), eta 3Dko Planifikagailuak, kalkulu-algoritmo sofistikatuak erabiltzen dituztenak.

Tratamenduaren doitasuna eta zehaztasuna lortzeko, ezinbestekoa da lesioaren kokapena erabat identifikatzea irudi bidezko diagnostiko-tekniken bitartez (OTA, RMN, Angiografia) eta pazientearen immobilizazio egokia ziurtatzea (marko estereotaxiko finkoa, maskara termoplastiko posizionagarria).

Tratamendu osoan zehar pazientea kontziente eta esna dago, kontuan izanik soilik anestesia lokala erabiliko dela marko estereotaxikoa ipintzeko.

ERRADIOKIRURGIA: indikazioak

Hasiera batean erradiokirurgia erabili zen garunean (garezur barruan) kokatutako lesioak tratatzeko, eta gaur egun organismoaren beste atal batzuetako (garezurretik kanpo) lesioak tratatzeko erabiltzen da.

Garunean, kirurgia konbentzionalaren edo hainbat patologiaren ondoriozko prozedura terapeutiko odoltsuen alternatiba bezala sartu zen, kontuan izanik iristeko zaila edo bereziki delikatua den gune batean kokatuta dagoela, baita pazientearen adina edo beste gaixotasun batzuk dituzten pazienteengan izan daitekeen arrisku kirurgikoa ere, eta gaur egun kontraindikazio kirurgikorik ez duten pazienteei ere egin ohi zaie.

Garezur barneko patologian dituen indikazioak:

  • Onbera
    • Baskularra: malformazio arteriobenosoa, fistula arteriobenosoa.
    • Garezur-pareen neurinoma: ohikoena entzumen-nerbioaren neurinoma da (VIII parea).
    • Meningiomak, iristeko zailak, adierazgarriak edo lehortu ezin direnak diren guneetan kokatuta daudenak bereziki.
    • Hipofisiaren adenoma.
    • Trigeminoaren neuralgia.
  • Gaiztoa
    • Garun-metastasiak.
    • Tumore gaiztoak: gaininpresioko edo erreskateko tratamenduak hautatutako kasuetan. Garezur kanpoko patologian dituen indikazioak (SBRT):
  • Birika:
    • Tumore primarioa (T1-2).
    • Birika-metastasiak (1-3).
  • Gibela eta behazunbideak:
    • Tumore primarioa
    • Gibel-metastasiak (1-3).
  • Bizkarrezurrekoa eta ornoetakoa
  • Prostata

Pazientea kontsultan baloratzen da eta bere kasu klinikoa Erradiokirurgia Unitatean ebaluatzen da, tratamendua egin behar den erabakitzeko edo, bestela, pazienteari tratamendu-aukerarik onena gomendatzeko.  

Erradiokirurgia egin behar bada, hitzordua eta argibideak ematen zaizkio tratamenduaren egunean agertzeko, eta egun batez ospitaleratuta egon behar du, kontuan izanik tratamenduak osorik hainbat ordu beharko dituela, diagnostiko-probak egiteko, immobilizazio-sistema ipintzeko, plangintzaren azterketa eta egiaztapen-testa egiteko eta, azkenik, tratamendua egiteko.

Tratamenduaren hurrengo egunean pazienteari alta ematen zaio.

 

Erradiokirurgia prozedura kirurgikoa al da?

Ez. Erradioterapiako tratamendu bakarra eta esklusiboa da. Erradiokirurgia hitza anglosaxoitik hartutako hitzez hitzeko itzulpena da (radiosurgery), erradioakzioaren bitartez egindako “alternatiba kirurgiko” berri bat definitzeko sartu zen hitza izanik.

Erradiokirurgiak anestesia orokorra jartzea al dakar?

Ez. Dosi bakarrean garezur barneko lesioen tratamendurako erabiltzen den eta garezurrari ezartzen zaion marko lokalizatzaile estereotaxikoaren finkapen-puntuetan bakarrik aplikatzen da anestesia lokala, pazientearen erabateko immobilizazioa eta lesioaren lokalizazioan zehaztasun osoa lortzeko. Pazientea kontziente, esna eta orientatuta dago prozedura osoan zehar.

Erradiokirurgiak mina eragiten al du?

Erradioterapiak ez du minik, berorik edo kalanbre-sentsaziorik ematen. Erradioterapia ematen denean ez da ezer nabaritzen. Gehienez ere molestia lokal txiki batzuk nabaritzen dira, izaera mekanikokoak, markoa ipintzen denean, eta maila txikiko analgesikoekin kontrolatzen dira, pazienteak hala behar izanez gero.

Arretaren bat hartu behar al da erradiazioen tratamendua egin eta gero?

Erradiokirurgian, isotopo erradioaktiborik erabiltzen ez denez, pazientea ez da kutsatzen eta hark ez ditu besteak kutsatzen, eta beraz ez da beharrezkoa inolako babesik hartzea edo bizitzako ohituretan aldaketarik egitea.

Bizitza normala egin al dezaket tratamenduaren ondoren?

Oro har, oso arraroa da tratamendua egin eta berehala inolako toxikotasun motarik agertzea, eta beraz bizitza normala egin dezakezu.

Dena dela, patologia baskular baten tratamenduaren kasuan, angiografia bat egitea eskatzen badu, gomendatzen da atseden hartzea 48 – 72 orduz gutxi gorabehera, ziztadaren gunean izan daitekeen odol-isuriren bat saihesteko, baina horrek ez du zerikusirik erradiokirurgiako berezko tratamenduarekin, ziztadarekin baizik.

Zer lortzen da Erradiokirurgiarekin?

Garezurreko patologia baskularraren tratamenduan, helburua da malformazio arteriobenosoaren erabateko buxadura lortzea. Tumore onberen eta gaiztoen kasuan, lesioaren kontrol lokala egitea, hau da, hazi dadin saihestea. Trigeminoaren neuralgiaren kasuan, mina kontrolatzea edo pazientearen beharrizan analgesikoak murriztea.

Zeharkako efektuak al ditu Erradiokirurgiak?

Edozein prozedura terapeutikok bezala, toxikotasun arrisku potentzialak ditu, baina ondorio txarrak izateko arriskua baxua da. Hainbat faktoreren araberakoa da, batez ere tratatu beharreko lesioaren lokalizazioari eta tamainari lotuta (normalki oso gune delikatuetan), baita pazienteak erradiazioarekiko duen sentsibilitatearen araberakoa, askotan beste arrisku-faktore batzuek baldintzatzen dutena, eta arrisku-faktore horiek bereziki baloratu behar dira.

Toxikotasunik izanez gero, tratamendua egin eta 3 eta 18 hilabete bitartean igaro ondoren agertu ohi da.

Erradiokirurgiako tratamendua egin al daiteke edozein tumorazio edo lesiotan?

Ez. Erradiokirurgiako tratamendua egiteko irizpideak oso zorrotzak dira eta hainbat ezaugarri hartu behar dira kontuan, adibidez lesioaren tamaina, kokapena eta morfologia, baita pazienteak lehendik jaso dituen tratamenduak ere.