Datuak babestea

Zure datu pertsonalak Onkologikoaren ardurapeko fitxategi batean sartuko dira, gure zentroen zerbitzu sanitarioak eta administrazio-zerbitzuak kudeatzeko, eskatzen dituzun zerbitzuak eta/edo informazioa eskaintzeko, eta gure ustez zuretzat interesgarriak izan daitezkeen zerbitzuei buruzko informazioa emateko.

Onkologikoak konpromisoa hartzen du Onkologikotik kanpoko hirugarrenei zure datu pertsonalak ez jakinarazteko. Hainbat kasu salbuesten dira, adibidez, datuak lortu ziren helburua kontuan izanik, Onkologikoaren izenean edo ordezkaritzan diharduten edo Onkologikoaren negozioarekin zerikusirik duten pertsonei datu horiek lagatzea beharrezkoa denean.

Onkologikoaren aurrean datuak eskuratzeko, zuzentzeko, indargabetzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko aukera izango duzu, honako helbide honetara gutun bat bidaliz: Onkologikoa 'Derechos ARCO-LOPD' –Begiristain Doktorearen Pasealekua, 121 20014-Donostia, zure NANaren edo dokumentu baliokidearen fotokopia gaineratuz, eta baliatu nahi duzun eskubidea zehaztuz.