Albisteak

SPRIk bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarrarentzako irtenbide berritzaileen garapenari babesa ematen jarraitzen du

MAMOSINT, SPRI HAZITEK programaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasuneko gastuen aurrekontuarekin eta Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsekin (EGEF) finantzatua. Odei-rekin elkarlanean, bere helburua diagnostiko-laguntzarako tresna bat (CAD) garatzea da. Horrek bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarreko proba osagarrien kopurua gutxitzea ahalbideratuko du, mikrokaltzifikazioen bistaratze eta kuantifikazioan egingo diren hobekuntzen bitartez.

SPRIk ONKOTOOLS babesten jarraitzen du, mediku onkologia zerbitzuetan dauden pazienteen monitorizazioa eta komunikazioa hobetzeko

SPRI HAZITEK programaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasuneko gastuen aurrekontuarekin eta Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsekin (EGEF) finantzatua eta Near Technologies-ekin batera partzuergoa osatuz, Onkotools-ek onkologoari gaixoaren jarraipenerako begirada integral eta arina izateko aukera emango dion aplikazio bat garatu nahi du, zeinaren bitartez, tratamendu ziklo osoan zehar beharrezko informazio guztia eskuragarri izango duen.

SPRIk E-MIXen garapena babesten jarraitzen du pazienteen entsegu klinikoetara sarbidea hobetzeko.

Onkologikoak lideratzen duen proiektu hau, SPRI HAZITEK programaren barruan dago, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasuneko gastuen aurrekontuarekin eta Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsekin (EGEF) finantzatua dago. Ibermática, BIOEF, Biodonostia eta Biocruces-ekin batera partzuergoa osatuz, E-MIX-ek Euskal Autonomi Erkidegoan onkologia klinikoaren ikerketa klinikoaren egoera aldatzeko beharra azpimarratzen du.

Felicitaciones a la Farmacia

Onkologikoa Fundazioaren Farmazia Zerbitzua herrialdeko 15 farmazia zerbitzurik ospetsuenetakoen artean kokatua dago. Inkesten eta kalitatearen adierazleetan oinarritutako sailkapena ezartzen duen entitate independente batek oraintsu argitaratu ditu Ospitaleen eta Zerbitzu Klinikoen ospearen emaitzak, eta gure farmazia 12. postuan kokatu da, nazioko zentro handiekin batera.

Donostiako ikastetxeen bisita Onkologikora

Donostiako eskolen batxilergo ikasleentzat (16 eta 17 urtekoak) bisita batzuk Antolatu ditugu Onkologikoan, gizarteari minbizia kontzientziatzeko helburu.

Bisitak eskoletan izango dira; lehenengo Maialen Barrero eta Alai Goñi-k medikuek Audiotorioan talde ezberdinei aurkezpena egingo dute. Ondoren, Maite Aginaga eta Jon Galfarsoro-rekin zerbitzu batzuk bisitatuko dute.

Gure gonbidapenaren erantzuna nabarmena izan da, eta Donostiako hamar zentru garrantzitsuenetarikoak etortzear daude

Onkologikoak jendearentzako saio irekia eskainiko du “Nutrizioa eta minbizia” gaiaz

Onkologikoak “Minbiziaren aurkako Mundu Eguna” ospatuko du datorren otsailaren 4an,  eta horretarako ostiralean, hilaren 3an, nutrizioari eta minbiziari buruzko jardunaldia egingo du.

Ostiralean, 13:00etan, doako sarrerarekin, Onkologikoa-ko Auditoriumean espezialisten hiru hitzaldi eskainiko dira, eta ondoren, solasaldi irekia izango da bertaratzen direnekin.

Ekitaldi klinikoa

Datorren asteartean, urtarrilak 31, ekitaldi klinikoa edukiko dugu. Izen burua

"Síndromes de predisposición al cáncer gástrico. Actualización del tratamiento de la infección por Helicobacter pylori"

izango da eta Digestio-Zerbitzuko Isabel Montalvo Doktoreak emango du.

Goizeko 8:15tan Auditorioan itxoingo zaituztegu guztiori.

Kapsula musikala onkologikoan

Datorren ostegunean abenduak 15 Musikenerekin zinatutako hitzarmena barruan, lehen esperientzia musikala (kapsula musikala) edukiko dugu Onkologikoan. ALHAURUM SAX CUARTET saxofoi laukoteak jardungo da eta goizeko 11:30etan izango dute hasiera, kafetegia ondoan 0 solairuan eta Ospitalizazioko 2. solairuan  (kandela gela ondoan).  hogei minutu eta ordu erdiko kontzertu laburrak izango dira eta ospitaleko giro hertsia hausteko asmoa dute giro emozionala sortuz. Laukoteko partaideak hauek dira:

Orriak