Kapsula musikala onkologikoan

Datorren ostegunean abenduak 15 Musikenerekin zinatutako hitzarmena barruan, lehen esperientzia musikala (kapsula musikala) edukiko dugu Onkologikoan. ALHAURUM SAX CUARTET saxofoi laukoteak jardungo da eta goizeko 11:30etan izango dute hasiera, kafetegia ondoan 0 solairuan eta Ospitalizazioko 2. solairuan  (kandela gela ondoan).  hogei minutu eta ordu erdiko kontzertu laburrak izango dira eta ospitaleko giro hertsia hausteko asmoa dute giro emozionala sortuz. Laukoteko partaideak hauek dira:

Onkologikoako profesionalek eta Musikeneko ikasleek elkarrekin ikertuko dute Musikoterapian

Onkologikoak eta Musikenek proiektu berritzaile bat partekatuko dute datozen lau urteetan, Musikoterapiaren eremuko ikerketa-lan baten parte gisa. Hori dela-eta, asmo handiko lankidetza-hitzarmena izenpetu dute biek, eta horren edukia gaur goizean azaldu dute hedabideen aurrean bi erakundeetako zuzendari nagusiek: Miren Iñargak, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren izenean, eta Ander Urrutikoetxeak, Kutxaren Onkologia Institutuaren izenean.

Teknika honetan munduko espezialista nagusiak mikrokirurgiaz bularra berregingo dio zuzenean Gipuzkoako gaixo bati

Datozen ostiral eta larunbatean, azaroaren 4 eta 5ean, EAE, Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko kirurgia plastikoko Elkarteak (SVNRA)  XLI. Bilera egingo du, eta 75 profesionalek hartuko dute parte.

Bilera honen ardatza bularraren berregite mikrokirurgikoa da (DIEP) eta horren garatzaileak, Martyn Webster doktoreak (Canniesburn Hospital, Glasgow), topaketan parte hartuko du eta hitzaldi bat emango du.

Italiako Vox Cordis abesbatzaren kontzertua Onkologikoan

Datorren astelehen 31ean, arratsaldeko 18:00tan,Italiako Arezzoko Vox Cordis abezbatzak, Tolosako abesbatzen lehiaketan parte hartu duena, onkologikoko kafetegiko hall-ean kontzertu bat eskeiniko du.

Onkologikoko langile guztieri, gaixoei eta berain familiei, baita ere ekitaldi honetera urblidu nahi duen orori luzatzen den konbidapen honen bitartez,  gure Ospitalak ongi izatearen eta aiziaren kulturaren aldeko  ekintzak bultzatzen  ditu.

Onkologikoa eta Tecnalia minbiziaren aholku genetikoari buruz hitz egin dute

Irailak 13an asteartea, Kutxa Andia Aretoan, Onkologikoako Onkologia Medikua Zerbitzuko kide den Karmele Mujika Doktoreak, minbiziaren aholku genetikoari buruz konferentzia bat partekatu du Tecnaliako  genetika eta biologia molekularreko laborategiko buru den Javier Margareto Doktorearekin.

Hitzaldiaren bukaeran, txostengileek elkarrizketa bat partekatu zuten bertaratutakoekin.

 

 

Onkologikoa eta Tecnalia, minbizian aholkatze genetikoa eta minbizi kasuetan ugalkortasunaren babesari buruz hitz egingo dute

Asteartea 13 eta asteazkena 14, 19.00tan, doako sarrera, Andia Kutxa Aretoan, Onkologikoa eta Tecnalia elkartzen dira hitzaldi bat emateko, lehen egunean, minbizian aholkatze genetikoa eta bigarren egunean minbiziaren kasuan ugalkortasunaren babeserako sistema berriari buruz. Asteartea 13an Karmele Mujika eta Javier Margareto Doktoreak mintzatuko dira eta asteazkena 14ean Yosu Franco Doktorea eta berriro ere Javier Margareto Doktoreak.

IVF Donostiak Lynch Sindrome gabeko lehen jaiotza lortu du

Lynch Sindromerik gabeko lehen umeak jaio dira Onkologikoan dagoen IVF Donostiak zentroan gauzatu den DGP teknikari, ezarpenaren aurreko analisi genetikoari, esker. Lehenengo aldia da Gipuzkoan Sindrome hori gabeko haurdunaldi bat lortzen dela. Jaiotze hau IVF Donostia eta Onkologikoak herentziazko minbiziaren prebentzioan egiten ari diren lanaren beste adibideetako bat da. Izan ere, diagnostikatzen diren kolon eta ondesteko minbizien % 2 eta % 7 Lycnh Sindromea duten gaixoetan ematen da.

Jon Darpón eta Osasun Saileko beren lantaldea Onkologikoa-ren instalazioetan izan dira

Jon Darpón Osasun-sailburua, Guillermo Viñegra sailburuordea eta Ignacio Berraondo Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluazio zuzendaria Onkologikoa-Kutxaren Onkologia Institutuaren instalazioetan izan dira gaur goizean, eta bilera egin dute Zentroko eta Kutxako ordezkari gorenekin.

Orriak